Hala ere, uste det hau dela benetako Top I-a. Abeslariak Sean Kingston izena du. Jatorri jamaikarreko estatubatuarra, 17 urte ditu eta abestiak "Beautiful Girls" izena du.
2007/10/26
Eskoziako momentuko musika
The Fratellis - Chelsea Dagger
Hau da momentu honetan Eskozian punta-puntan dagoen musika banda eta abestia. Melodia oso "kantikablea" duenez, futbol partida, pub eta gainerakoetan oso ospatua izan ohi da.
2007/10/25
Manu Chaori elkarrizketa
Badakit ez daukala Glasgowrekin inolako zerikusirik, baina Manu Chaori buruz hitzegiten hasita, elkarrizketa hau entzutea gomendagarria iruditzen zait. Gainera, askorentzat ingelesari armiarma sareak kentzeko baliogarri izango dela uste det. Zuekin, Manu.
Manu Chao
Ez dakit jakingo dezuten, baina hemen Eskozian ginelarik artista handi baten bisitaren berri izan genuen, hain zuzen ere, izenez Manu eta abizenez Chao delakoarena.
Glasgow presente... Me llaman Calle
2007/10/24
Glasgow (III)
-Hemengo satorra edo metroa oso kuriosoa da, Europako hirugarren metro zaharrena izateaz gain 1977tik ez dute berritu. Linea bakarra du , zirkularra, eta bi zentzu ditu "Inner" eta "Outer". Plastikozko aulkitxoak eduki ordez sofatxo batzuk dituzte, kuriosoa.
- Gure komunak "Roca" izaten jarraitzen du.
Tartan Army
Tartan Army celebrate Scots’ greatest-ever victory
McFadden King of Scotland
Thank you Faddy
It was absolutely fantastic
Faddy shows non mercy
The greatest ever?
It was Scots finest hour
Wonder goal leaves Scots on top with a shot at glory
…
Eta horrelakoak irakurri zitezkeen Glasgown: “Look around you today, is everyone smiling? First Minister Alex Salmond certainly is. The SNP may never have a better incentive to announce a snap referendum on independence!!”.
Zertaz ari naizen??
France 0 Scotland 1
Nik behintzat kontatu dezaket irailaren 12an Glasgowen bizi izan nuela Goliat eta Daviden arteko lehia hau. (Nahiz eta biaramuna gogorra izan)
Honela,
Azaroak 17 larunbata: ITALIA HAMPDENEN
Egun horretan, hemen edozer pasa daiteke. Norbaitek muturreko esperientziak laket balitu… hemen lekua soberan dago.
Azkenik, Georgiaren aurka taberna batean bizitako giroa... Zuekin "The Flower of Scotland" Eskoziako ereserkia.
Keep on Tartan Army’s Style!!