2007/10/26

Eskoziako momentuko musika (II)

Hala ere, uste det hau dela benetako Top I-a. Abeslariak Sean Kingston izena du. Jatorri jamaikarreko estatubatuarra, 17 urte ditu eta abestiak "Beautiful Girls" izena du.

Eskoziako momentuko musika

The Fratellis - Chelsea Dagger
Hau da momentu honetan Eskozian punta-puntan dagoen musika banda eta abestia. Melodia oso "kantikablea" duenez, futbol partida, pub eta gainerakoetan oso ospatua izan ohi da.

2007/10/25

Manu Chaori elkarrizketa

Badakit ez daukala Glasgowrekin inolako zerikusirik, baina Manu Chaori buruz hitzegiten hasita, elkarrizketa hau entzutea gomendagarria iruditzen zait. Gainera, askorentzat ingelesari armiarma sareak kentzeko baliogarri izango dela uste det. Zuekin, Manu.

Manu Chao


Ez dakit jakingo dezuten, baina hemen Eskozian ginelarik artista handi baten bisitaren berri izan genuen, hain zuzen ere, izenez Manu eta abizenez Chao delakoarena.


Honela, gure lagun katalan batzuk, "Xurxo" galizarra, Pablo "Puzelarra" eta Arkaitzekin batera han abiatu ginen Carling Academy izeneko antzokira.

Hemengo hau dezue , Pablo izeneko Valladolid-eko artista (beste definiziorik ez du merezi).


Arkaitz, Xurxoren ondoan. Ska-zale porrokatua eta "vinilo" zale-a ere bai. Mutiko autentikoa.

Eta noski, Carling Academy izaki, Carling faltarik ez zen.

Antzokian 2500 bat pertsona sartzen omen ziren. Sarrera eskasia zela eta, anfiteatrora joan beharra izan genun, tamalgarria baina, besterik ezean...

Aurretik, telonero bakarlari bat izan genuen, zeinaren izena esaterik ez dudan ez baitaukat ideiarik ere. Intentzioa behintzat ipini zuen eta , tira, horrela beharko du izan. Gorputzean martxa faltarik ez zuen behinipein!!



Ta ondoren Manu...

Manuren zuzeneko bat ezagutzen dezutenok, ba bere estiloan, ikaragarri. Baina gainera antzoki batean izateak bere berotasun puntu bat ematen zion.

Disko berritik 4 bat abesti jo zituen soilik eta gainera bere zuzeneko estilo klasikoan. Horrez gain, bere abesti klasiko gehienak han izan ziren tauladuan. Beti bezela bere gitarra Madjid-ek garrantzi handia izan zuen kontzertuan zehar.
Amaiera aldean, Manuren bis berezi hoien barruan perkusioak, perkusioak Manuri utzi eta kantatzeari ekin zion, bejondeiola!!



Bi ordu luze pasa ondoren amaitu zen kontzertua, izerdi patsetan espero dezuten bezela, ahotsa hurraturik, baina hurrengo geltokira begira... esperantzara alegia.
Azken abestia, bere disko berriko "La vida Tómbola" izan zen...
Si yo fuera maradona viviria como el
Si yo fuera maradona frente a cualquier porteria
Si yo fuera maradona nunca m'equivocaria
Si yo fuera maradona perdido en cualquier lugar
LA VIDA ES UNA TOMBOLA…
de noche y de dia…
la vida es una tombola
y arriba y arriba….
si yo fuera maradona
viviria como el …
mil cohetes…
mil amigos
y lo que venga a mil por cien...
Si yo fuera maradona
saldria en mondovision
para gritarle a la FIFA
Que ellos son el gran ladron !
LA VIDA ES UNA TOMBOLA…
de noche y de dia…
la vida es una tombola
y arriba y arriba….
si yo fuera maradona
viviria como el
porque el mundo es una bola
que se vive a flor de piel
si yo fuera Maradona
frente a cualquier porqueria...
nunca me equivocaria...
si yo fuera maradona
y un partido que ganar
si yo fuera maradona
perdido en cualquier lugar....
LA VIDA ES UNA TOMBOLA…
de noche y de dia…
la vida es una tombola
y arriba y arriba….
LA VIDA ES UNA TOMBOLA…
de noche y de dia…l
a vida es una tombola


Glasgow presente... Me llaman Calle

2007/10/24

Glasgow (III)

Glasgowko bitxikeriekin aurrera jarraituz:

- Hemen arraultzak ez dira dozenaka saltzen, hamabostnaka baizik.



-Hemengo satorra edo metroa oso kuriosoa da, Europako hirugarren metro zaharrena izateaz gain 1977tik ez dute berritu. Linea bakarra du , zirkularra, eta bi zentzu ditu "Inner" eta "Outer". Plastikozko aulkitxoak eduki ordez sofatxo batzuk dituzte, kuriosoa.



- Gure komunak "Roca" izaten jarraitzen du.

Flower of Scotland

Tartan Army


Wednesday, September 12 2007… The French are toast!!!

Tartan Army celebrate Scots’ greatest-ever victory
McFadden King of Scotland
Thank you Faddy
It was absolutely fantastic
Faddy shows non mercy
The greatest ever?
It was Scots finest hour
Wonder goal leaves Scots on top with a shot at glory





Eta horrelakoak irakurri zitezkeen Glasgown: “Look around you today, is everyone smiling? First Minister Alex Salmond certainly is. The SNP may never have a better incentive to announce a snap referendum on independence!!”.

Zertaz ari naizen??

France 0 Scotland 1

Nik behintzat kontatu dezaket irailaren 12an Glasgowen bizi izan nuela Goliat eta Daviden arteko lehia hau. (Nahiz eta biaramuna gogorra izan)
Hurrena etorri ziren Ukrainaren aurkako garaipena, eta Georgiaren aurkako partida tristea...

Honela,

Azaroak 17 larunbata: ITALIA HAMPDENEN
Azken partida Glasgown, Eskoziak irabaziko balu... Austria eta Suitzara.

Egun horretan, hemen edozer pasa daiteke. Norbaitek muturreko esperientziak laket balitu… hemen lekua soberan dago.

Azkenik, Georgiaren aurka taberna batean bizitako giroa... Zuekin "The Flower of Scotland" Eskoziako ereserkia.

Keep on Tartan Army’s Style!!