2007/09/11

Celtic-Rangers (I)

Gehienok jakingo dezuten arren, Glasgow zatiturik dago sentimentu kontuetan.

Batzuk protestante unionistak dira eta Rangers izeneko talde baten zale dira. "Teddy Bears" edo "Bluenoses" bezala ezagunak dira. Protestante unionista komunitateetako ekipoa dugu hau. Eta, orokorki, Erresuma Batuartzat dute euren burua.

Besteak ordea, katoliko eta Irlandako jatorriak dituzte. Taldeak Celtic du izena. "The Bhoys"ak dira euren zaletuak.

Bada, Glasgowen futbola ez da sentimentu bat. Erlijio baten antzerako zeoze da. Kalean, jende pila bat ikusten da euren kamisetak jantzita. Tatuailak ikustea ere ez da harrigarria.




Euren arteko derbiari "The Old Firm" deitzen zaio. Arrazoia?? Ba garai batean, zeukaten elkarrekiko lehia zela eta, enpresiariek beraien urteko "mama goxua" partidu hauetan ateratzen zutenez, beraien enpresa txiki bezela kontsideratzen zuten partida hau, eta hortik datorkio izena.

Euren arteko ezin-ikusiak sektarismo gogor batean amaitu du. Beraz, badakizue "ixilik egoteak zenbat balio dun..." aplikatu beharko da.


Taberna batzuetan futbol kamisetak sartzea debekatua dago, imajinatu. Aterako det argazki bat hau ikusi dudan taberna batean gogoratzen banaiz.

Oraingoz, Ibrox Park-eko (Rangers) kanpoaldea ikusi det jada, eta gauza kuriosoak badituzte.

Lasai 3 tenploetan (Parkhead, Hampden eta Ibrox) egotea gustoko nuke, koloreak kolore!


IBROX PARK


Rangers-en zelaia da. 55000 ikuslerentzako lekua du , eta Ibrox auzoaren erdian dago. UEFA 5 Stars zelai bat da, beraz, UEFA edo Championseko final bat jokatu daiteke bertan.


Clyde ibaietik 300 bat metrotara, hiriaren hego mendebaldean dago auzo ez oso turistiko batean.


Nahiko urrutitik ikusten da, bertoko etxeak ez baitira oso altuak.






Ikusi dezaketunez, takilak ez dira oso "eleganteak"


Gauza bereziena, fatxadan dago. Zaleek fatxadako adreiluak eros ditzakete eta eurek nahi dutena ipini. Beraz, hildako zale askoren izenak eta heriotegunak eta horrelako pila ikus daitezke. Beste batzuk urtebetetze opariak dira... denetik. Futbolak Glasgowen daukan garrantzia ikus dezazuten!!



Azkenik, Rangersen dendan ere sartu ginan, danetik daukate. Baina lasai!!! Enintzan deskuidatu!!!



No hay comentarios: