2007/09/11

Glasgow (II)

Egunon blogzaleok:

Dagoeneko hemen gaude, Eskoziako hego mendebaldean, Glasgowen alegia. Egia esan behar bada, badute zeresanik Glasgowk eta bere bizimoduak.

Honera iritsi aurretik, entzunak nituen hainbat “topiko” Glasgowri buruz, esaterako: Zerbeza kopuru ikaragarriak edaten dirala, eguzki gutxi ikusten dela, etzaiela ezer ulertzen , futbola erlijio bat dela… eta gainerakoak. Esan dezakedan gauza bakarra: egia berdaderoa!!

Hiriak berez, pare bat kale polit ditu eta gainerakoan ez du turistentzat gauza gehiegi. Gainera nabari da, turista gehiegi ez dabilela. Hala ere, baditu gauza politak eta uste baino politagoa dela ere esan beharrean nago. Beste zerbait espero nuela onartu beharko!!

Egunen batean etorri nahi duenarentzat: lehen gauza KONTUZ!!! Hemen kotxeak ezkerretik eskuinetik, leku guztitatik agertzen dira. Alde guztietara begiratu. Semaforoak kaos bat dira, beti gorrian daude eta askotan ez dakizu zergatik.

Bigarrena, autoestima altuarekin etorri ze hemen zure inglesarekin “deskojonatu” egingo dira. Etzaie ezer ulertzen. Hala ere, azentua polita dela onartu beharrean nago.

Hirugarrena, gibela kondiziotan ekarri.

Laugarrena, Patrikak beteta ekarri

Bostgarrena. Eguzkitako betaurreko beharrik ez dago. Eta neguan ematen dunez, bi beroki badakartzazu hobeto. Hemen nahiz eta 18º markatu hemengo haizea hezurretara sartzen den hoietakoa da.

Seigarrena: Ez fidatu eguraldiarekin. Egunean zehar danetik pasa daiteke!

Zazpigarrena: Oso erotuak daude!

Zortzigarrena: Futbola eta errugbia ez gustatzea pekatu da hemen!!

Jarraituko du!

1 comentario:

Trojan Warrior dijo...

Bostgarrena batzuk Dinamarkan sufritu degu!