2007/09/03

HITZAURREA

Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

J.Sarrionandia/M.Laboa

Ongietorri blogzaleok!!

Gehienok ezagutuko nazuten arren, pixkat egozentriko izan eta blog honen sorreraren arrazoien argibide batzuk aurkeztuko dizkizuet. Badakizute, akaso internet deitzen dioten sare handi honetako ardi galduren batek blog honekin tupust egin eta artaldera sartzen laguntzeko batipat.

Injinerutza ikasketak egiten ari den gazte euskaldun bat nauzue. Ezagutzen nauzutenok badakizute honerarteko bideak oztopo asko izan dituela. Kostata baina Donostian egin beharrekoak egin ditut (2 faltan...) (ikasketa kontuetan noski!!). Eta orain proiektua egitea tokatzen denez, Eskozia alderako bidea hartu behar!!!

Bai, Eskozia aldera! Glasgow-era hain zuzen ere. Asteazken honetan izango da partitzea Loiutik.

Baina hala ere, ez det uste blog honen helburua, nere buruaren "goratzarre" bat egitea izan beharko lukenik. Pentsatzen ibili naiz, eta nire ustetan, hobe litzake, bidaiaren "l'alltra faccia del impero" antzeko bat egitea. Hau da, ez det uste norbere egunerokotasunaren kronika egitea interesgarria denik, ez idazle ezta irakurlearentzat. Beraz, beste bide bat jorratzeko intentzioa daukat.

Honela, blog honetan, bizipen, sentipen eta bitxikeriek garrantzia potoloa izatea gustoko nuke. Dibulgazio puntura joanaz, gure Kuadrijah-n hain hedatua dagoen prentsa "hori sentsazionalista" albo batetara utziz!!!

Hala ere, ez dakit eskozian izango ditudan baliabide eta denborek nik nahi bezainbeste lagunduko didaten blog honen eguneratzean.

Nola ez, komentarioak zilegi dira, eta benetan eskertuko lirake!! Hemen zentsurarik ez dago, beraz edozein "barbaridade" botata ere hemen publiko egingo dira (3. pertsonekiko ofentsiboak ez diren bitartean).

Ongi etorri trenera!!


2 comentarios:

Jon Joseba Yarza dijo...

Ittu zorte on bidaian eta ea ze nolako bitxikeri kontatzen dituzun!!

andmujika dijo...

ni ere hemen ibiliko naiz irakurtzen