Konturatuko zinetez, Erresuma Batua kontzeptua erabili dudan arren, lehen aldia eta azkena izango da honako hau. Magnitude "perspektiba" hartzeko ondo zegoen eta kitto!
Hemen daukazue, University of Glasgow. 1451. urtean fundatua.
Wikipedia baliabide ederra dela probestuz, Glasgow gaelikoz Glaschu omen da eta Glesca edo Glesga "Scots"ez. Etimolojikoki bere esanahia "dear green place" omen da.
Klima aztertuz, Glasgow-eko klima berezia omen da. Ez omen da Eskoziako eguraldi "typical"a, honek ba omen du bere esplikazioa: Batetik, Eskoziako "lowlands"etan kokatua egotea (hegoaldeko lurraldea), eta bestetik Ozeano Atlantikoaren gertutasuna, zeinak Clyde ibaiadarretik haize beroa igortzen duen. Bestetik, bailara batean dagoenez, inguruko menditxoek behar adinako hezetasuna mantentzen laguntzen omen dute. Beraz, euri faltik ez!
Lasai honek jarraituko du, Eskozia, Glasgowko bizimodua... Hau hasi besterik ez da egin!!
Welcome to "Paradise"!
No hay comentarios:
Publicar un comentario