2007/09/11

SCOTLAND-LIETUVA

Larunbatean EURO 2008rako sailkapenerako partida garrantzitsu bat jokatu zen hemen Glasgown, Hampden Parken hain zuzen ere. Astean zehar notatzen zen giroa bazegoela (tabernetan, apostu dendetan…), bada larunbata iritsi bazen iritsi... goizeko hamarrak aldera kaleak lepo zeuden “Tartan Army”ko kamisetez. (Ez dakienarentzat Eskoziako futbol selekzioari “Tartan Army” deitzen zaio).


Kamisetez aparte, “Kilt”ez jantzirik zihoan jende asko, eta Eskoziako ikurriña (St.Andrews cross eta) eta euren sonbrero karakteristikoez ere bai. Hau da, guztiz folkloriko jende guztia.



Hau euskaldun batentzat gerta liteke oso harrigarria ez izatea, baina serio diotsuet, magnitude horietan bai.

Gaitak ere baziren nonnahi, hau da giro ezinhobea.

Baina denetan bereziena, goizeko hamaiketan jendeak zeraman mozkorra!!!! Ikaragarria, Ba pentsa ordubietan zeramatena!!! Gu ordubiak aldera gerturatu ginan pantalla erraldoia zun taberna batetara. Zer zen hura!!! Hormona eskozes, testosteroniko guztiak pil-pilean!!! Hori da abestea (edo buila egitea!). Partidua hasi aurretik “Nacional Anthem”a “The Flower of Scotland”: demasa. Partida hasi eta ya "el acabose". Noski partida hasi aurretik 4bat litroko zerbeza pitxarra beteta suministro gisara (atsedenaldirako dena bukatuta noski!). Halako batean gola. Arkaitz eta biok akojonatuta.



Bueno, ba imajinatu kontextua. Bigarren zatian Lituaniaren alde “penalti injusto” horietako bat. Ba hor jada akojonoaren puntu gorena. Glasgewian guztiak Scotsez norbait insultatzen!! Puf. Impresionante. 10 min faltan 2-1 eta gero 3-1 Eskoziarren alde.

Imajinatuko dezute etxera etziala itzuli, Ba hala jarrai edaten!!!! Gu erretiratu ginen arren, goizeko ordubitan kantuak entzuten zian.


Ideia bat egiteko, orgia, bacanal kolektibo testosteroniko antzeko zeoze. Noski adina kontuan hartu gabe, berdin 18 urteko mutilak edo 75 urteko aittonak. Ikaragarria. Bizi beharreko zeoze. Derbi baten antzeko zeoze, baina adin mugarik gabe!
Enaiz harritzen Inglaterrako ejerzitoak ezin garaitu izana.
Ba proxima estacion, Stade de France asteazkenean. Eurokopa jokoan.

Ikusi beharko da, selekzioen ordez bi "ekipoek" jokatzen dutenean zer gertatzen den. Baina hori beste kontu bat izango da.


PD: Argazkiak eguerdiko 12tan hartutakoak dira.

1 comentario:

Trojan Warrior dijo...

Erraz ohituko zerate hango ohituretara, me da a mí.